8.913 donostiar, Metroari buruzko galdeketa bat egitearen alde
2016-07-13 22:22
Satorralaia bizilagunen taldeak 8.913 donostiarren sinadura aurkeztu ditu, gaur, Gipuzkoako Foru Aldundian. Hala, eskatzen dute Metroaren igarobidearen auzian herri galdeketa bat egitea. Halaber, sinadura horiek Eusko Jaurlaritzari zuzenduko dizkiote, "egitasmo hori geldiaraztea eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabakitzeko prozesu parte hartzaile bat abian jar dezatela eskatzeko". Metroaren inguruan herritarrek informaziorik ez dutela izan eta parte hartzeko biderik eza salatu ditu Satorralaiak.
Txioak (16)
-
Irutxuloko Hitza @irutxulo8.900 donostiar, Metroaren inguruko galdeketaren alde irutxulo.hitza.eus/2016/07/13/8-8… @satorralaia pic.twitter.com/NQPiNNCDMf
-
Sustatu Albisteak @Sustatu8.913 donostiar, Metroari buruzko galdeketa bat egitearen alde irutxulo.hitza.eus/2016/07/13/8-9… | sustatu.eus/1468437792049 @irutxulo bidez
Erantzunak kargatzen...