"Hiru behien zerga" ordainduko diete gaur erronkariarrei
2016-07-13 09:30
Frantziak hiru behi entregatuko dizkio Nafarroari asteazken honetan, Europako itun zaharrenaren baitan. Urtero Hiru Behien Zerga deritzona ordainduta, Baretous (Frantzia) eskualdeko artzainek Erronkariko bazkalekuak ustiatzeko baimena jasotzen dute. Europako zerga zaharrena da, eta 1375ean du jatorria, urte horren aurretik erronkariek eta biarnotarrek mendeak eta mendeak eman baitzituzten liskarretan. Ekitaldia San Martinen Harrian egin ohi da, eta Interes Turistikoa duen Festa gisa izendatuta dago Nafarroan.
Txioak (17)
-
EiTB Albisteak @eitbAlbisteakFrantziak 3 behi entregatuko dizkio Nafarroari bihar, Europako itun zaharrenaren baitan eitb.eus/eu/albisteak/g… pic.twitter.com/uOU76lZY24Mielin @mielin80@eitbAlbisteak frantziak ala biarnok?? Entregatu ala ordain saria?? Landu gure iragana ,mesedez!!
-
Euskadi Irratia @euskadi_irratiaFrantziak hiru behi entregatuko dizkio Nafarroari asteazken honetan bit.ly/29LshaG
-
SPIK H. Laborategia @HSPIKFrantziak hiru behi entregatuko dizkio Nafarroari asteazken honetan: Hiru Behien Zerga 2016: Frantziak hiru b... bit.ly/29C2E8Y
-
Ulibarri Euskaltegia @UlibarriEuskalFrantziak hiru behi entregatuko dizkio Nafarroari asteazken honetan: Hiru Behien Zerga 2016: Frantziak hiru b... bit.ly/29C2E8Y
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Hiru behien zerga" ordainduko diete gaur erronkariarrei eitb.eus/eu/albisteak/g… | sustatu.eus/1468393220426 @eitbAlbisteak bidez
-
EiTB Albisteak @eitbAlbisteak#Nafarroa Erronkariek eta biarnotarrek Europako itun zaharrena berretsi dute eitb.eus/eu/albisteak/g… pic.twitter.com/XDJGhct3g8
Erantzunak kargatzen...