Teknologia albisteak

Euskal Herriko politika linguistikoei buruzko inkesta: parte hartu!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-12 : 09:30

Peter Neitzel ikerlari alemaniarra tesia egiten ari da Mainzeko Unibertsitatean (Alemania), eta Euskal Herriko politika linguistikoen ingurukoa izango du tesi hori. Ikerlan horretarako euskaldunon (euskal hiztunon) iritzia ere jaso nahi du, eta inkesta bat sareratu du, interesa dugun guztiok erantzun dezagun. 16 urtetik gorako edozein euskaldunek hartu dezake parte. Anonimoa da eta 25 galdera labur besterik ez dira (2 minutuan erantzuten da). Parte hartzeko, egin klik hemen: Politika linguistikoen inguruko inkesta. Inkestan parte hartzeko azken eguna gaur da, uztailaren 12a.

Hauxe da inkestara sartzeko lotura:

https://de.surveymonkey.com/r/encuesta_politica_linguistica_euskal_herria

Dagoeneko 450 lagunek baino gehiagok erantzun dute inkesta, %90 EAEkoak eta gehienak 40-60 urte bitarteakoak. Gogoan izan inkesta euskal hiztunentzat dela.

Hemen azpian ikerlariak zabaldu duen mezua eta parte hartzeko deia:

...........

Estimados señoras y señores:

me llamo Peter Neitzel y escribo mi tesis de máster en la Universidad de Maguncia (Alemania) sobre las diferentes políticas lingüísticas en el Euskal Herria. Para esta tesis he elaborado une encuesta anónima de 25 preguntas. Sería una gran ayuda si ustedes responden a estas preguntas y si envían el enlace siguente a vuestros collegas, a compañeros vascohablantes y a otras instituciones públicas (escuelas, museos, bibliotecas,...).

La encuesta es para todos que tienen conocimientos en la lengua vasca y que viven en la CAPV y en las zonas vascoparlantes de Navarra. La encuesta está abierta hasta el 12 de julio.

.............

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago