Teknologia albisteak

Lives au Pont festibalean izan gara, eta Synapson taldea ezagutu dugu

Erabiltzailearen aurpegia
So
2016-07-11 : 09:19

Lives au Pont jaialdira joan gara eta laburpena ekartzen dizuegu. Han Synapson taldea deskubritu dugu. Lekua liluragarria da. Pont du Gard Unescoko gune babestua da. Jaialdia uztailan bi egunez antolatua da, uztailaren 7an eta 8an. Arratsaldean errekan lasai egoteko aproposa da.

Kontzertuak arratsaldeko 6ak eta erdietan hasten dira eta gaueko 2etan bukatzen dira. Iduriz jaialdi hau piskat komertziala bilakatzen ari da (Virgin Radio da partaide nagusia) baina lekua liluragarria baita merezi du deskubritzea. Oraindik ez dute baso berri sistema matxan ezarri eta ez dute hautsontzirik banatzen eta hau ingurumenarako kaltegarria da. Gainera horrelako jaialdia gune babestu batean antolatzea izadirako kaltegarria da. Baina kritika horiek aparte merezi du joatea. 

Programazioa eklektikoa da. Lehen gaua elektrokoa zen. Han The Dualz / Naive New Beathers / Fakear / Odesza / Jamie XX eta Synapson programatuak ziren. Synapson electro pop / deep house duo bat da. Alexandre Chiere eta Paul Cucuron osatua. DJ eta produktoreak dira. Hiru album kaleratu dituzte. Convergence. Stendhal syndrome. Convergence (Deluxe Edition). 2016ko uztailaren 7an Lives au Pont du Gard jaialdian ginen eta handik argazki batzuk ekarri dizkizuegu. 

www.synapson.fr

www.festival-lives-au-pont.com

So

Erantzun

Sartu