Teknologia albisteak

2016ko Eako Poesia Egunak

Erabiltzailearen aurpegia
Eako Poesia Egunak
2016-07-11 : 14:45

Eako Poesia Egunak uztailaren 15, 16 eta 17an izango dira aurten, datorren asteburuan beraz. “...eta paisaia hitz egin zen” lelopean bilakatuko da topaketa. Harrikadie izeneko berripapera ere argitaratu dute aurten, jardunaldietarako. 2003. urtetik ospatzen da urtero Ean topaketa hau.

Egitaraua

UZTAILAK 15, BARIKUA

  • Solasaldia: Gure sorlekua fotogrametan
    Josu Martinez eta Iratxe Fresneda
    20:00etan
    Eskolondoko liburutegian
  • Kantaldia: Andrazkubak
    D´Capricho
    22:30ean
    Eskolapen


UZTAILAK 16, ZAPATUA

  • Hitzaldia: Hiri hori da hiri hau
    Lutxo Egia (hitzak) eta Inun (musika eta hotsak)
    11:00etan
    Eskolondoko liburutegian
  • Errezitaldia: Arrotz eta eder, poemak eta prosak
    Pako Aristi eta Itziar Gomez
    13:00etan
    Portusolon
  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Bedaronan
  • Errezitaldia: Baltza nazela dineure
    Eider Rodriguez, Lorea Agirre, Anari, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga, Maialen Lujanbio, Ainara Lasa, Kattalin Miner, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte eta Mursego
    17:30ean
    Bedaronan
  • Ikuskizuna: Ardoa eta odola (Wino i crew)
    Celosamente Gordea, Napoka Iria eta Joseba Lenoir
    20:30ean
    Eskolondon
  • Kontzertua: Mursego eta Kalakan
    22:45ean
    Eskolapen


UZTAILAK 17, DOMEKA

  • Hitzaldia: Landa eremua literaturak kontatua
    Elurre Iriarte
    11:00etan
    Eskolondoko liburutegian
  • Kontzertua: Gaizki moldatzen dira
    Iñigo Astiz, Gari eta Oier Aldekoa
    13:00etan
    Moilan
  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Natxituko bolatokian
  • Errezitaldia: Babeserako kopia
    Goizalde Landabaso, Galder Perez eta Ane Zabala
    17:30ean
    Natxituko bolatokian

Erantzun

Sartu