Teknologia albisteak

"Star Wars VII" filmeko erreferrentziak eta "pazko arrautzak" [BIDEOA]

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-08 : 08:18

Ezagun da zer nolako jarraitzaile sutsuak dituen Star Wars sagak. Horientzat da ondorengo bideoa: Star Wars Force Awakens filmeko erreferentzia historikoak, beste film batzuen aipamenak, kameoak eta "pazko arrautzak" biltzen dituen bideoklipa. 45 minutuko bideo honetan, xehe-xehe, ia-ia minutuz minutu azalduko dizkizute filmean erdi-ezkutuan geratzen diren hainbat bitxikeria. Argi! Friki eta superfanentzat soil-soilik! ;)

Star Wars Force Awakens ALL Easter Eggs & References bideoan Izarretako Gerra sagako azken atalaren laburpen xehetua ikusi ahalko dugu. Filmean agertzen diren erreferentzia historikoak (lekuak, izenak,...), beste pelikula batzuei egiten zaizkien keinuak, hainbat aktore ezagunen kameoak, sagako aurreko pelikulei egiten zaizkien dozenaka erreferentzia,... eta pelikulan aurkitu daitezkeen beste hainbat pazko arrautza edo easter egg.

Superfan horientzat ;)

Erantzun

Sartu