Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Euskaldunak zer garen", Jon Etxabe

eibar.org
2016-07-06 11:36

Jon Etxabe (Eibar, 1933) izango da une honetan euskal blogaririk nagusienetarikoa, nagusiena ez bada. Bloga ireki du berriki, eta erretiroaz geroztik pilatzen ari zaizkion idazlanak argitaratzen hasi da. "Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio." Iritziak, hausnarketak, aforismoak,... artikulu-sorta interesgarria bildu du Etxabek Mispillibar izendatu duen blogean. Euskaldunak izeneko hau, adibidez, bere azkenengo artikulua: euskaldunon izateaz, identitateaz, errepresioaz, ezinaz, etorkizunaz,... Ongi etorri blogosferara, Jon!

Guztia irakurri (eibar.org) »»

Txioak (20)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu