Teknologia albisteak

Kontuz Linkis-ekin, ez da URL laburtzaile bat, spamdexing tresna bat baizik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-02 : 16:55

Linkis Twitterreko erabiltzaile askoren artean zabaldutako "zerbitzu" bat da. Komatxo artean jarri dugu zerbitzu, ez baitu egiazki inolako zerbitzurik ematen, eta bai ordea, kaltea zabaltzen dituzun esteken popularitateari dagokionez.

Linkis-ek Twitterretik zabaltzen dituzun esteken URL helbidea aldatzen du. Baina oso desberdina da beste helbide aldatzaile edo laburtzaile batzuekin alderatuta: tinyurl edo Bit.ly zerbitzuek desbideraketa egiten dizuete, eta akaso zerbitzu gehigarri bat eman ere bai (estatistikak edo erraz gogoratzeko moduko URL bat). Sistema honekin, ln.is izeneko estekak agertzen dira txioetan, eta han klikatzean, edukia linkis.com delako helbide batean agertzen da.
 
Linkis-ek ez du zerbitzu gehigarri probetxuzkorik batere, eta bai ordea eragozpen handi bat: ez du helbide desbideraketarik egiten, bere helbide eta azpiegitura propioan erakusten du edukia. Batzuen iritziz, spamdexing izeneko spam-a egiteko intentzioa dago Linkis-en atzean. Baliteke orain URL horietan espero den edukia agertzea, baina URL erabilienetan etorkizunean beste gauza batzuk agertzea oso litekeena da.

Baliteke irakurleen artean Linkis erabiltzen ari denik, nahi gabe seguruenik. Kasu batzuetan, agian txio normalak bidaltzen dituzu web interfazetik, baina batez ere mugikorretik edukia partekatzean, orduan Linkis/ln.is sartzen da tartean, nahi barik (bereziki iPhone eta iPad-ekin gertatzen dela uste dugu).

Hala ere, gakoa eta konponbidea ez dago mugikorrean: Twitterreko web interfazera lotu behar zara PC batean, eta bertan hobespenetan baimenduta dituzun aplikazioak berrikusi.

Aplikazio horien artean, Linkis badago, kendu baimena. Bide batez, errepasatu zerrenda, ze Linkis bezala, "nahi barik" auskalo zertarako agertu izan diren aplikazioen ikonoa ere agertuko zaizu hor. Aplikazio horien artean Sustatu ikusten baduzu, lasai: inoiz webgune honetara login egiteko erabili duzula adierazten du, ez besterik.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago