Bihar egingo da Eibarren "Akondiako konjuroa", soroak babesteko usadio zaharra
2016-07-01 11:00
Eibarko Akondiako San Pedro ermitan "konjuroa" egiten da urtero, San Pedro egunean (jai bada) edo hurrengo domekan. Aurtengoa asteburu honetan izango da, uztailaren 3an goizeko 11etan. Konjuroaren helburua izaten da larre-soroak bedeinkatzea eta ekaitzetatik babestea: "Aspiritáles nequítiae repellántur: et aëreárum discédat malígnitas tempestátum". Aspaldi-aspaldiko usadioa da, garai batean latinez egiten zena, baina egun euskaraz. Horrelako ohiturak edo oso antzekoak Euskal Herri osoan zehar zeuden zabalduta, soroak (eta uztak) ekaitz eta eguraldi txarretik babesteko. Izan ere, udako ekaitzak ('ortzantza', 'erauntsia', 'hodeia' edo 'trumoia', eskualde askotan) ziren nekazarien etsairik handienak.
Txioak (13)
-
Egoibarra @EgoibarraUztailaren 3an, goizeko 11etan Akondiako San Pedro ermitan izango den Akondiako konjuruaren testuak: Antzina,... bit.ly/29aWI7Q
-
Asier Sarasua @asarasuaSanPedrotan 'konjurua' egiten da Akondiako ermitan, trumoiak uxatzeko #MalignitasTempestatum egoibarra.eus/eu/albisteak/u… pic.twitter.com/gLPtQFclLm
-
Egoibarra @EgoibarraAsteburu honetan egingo da Akondiako konjurua, San Pedro ermitan (uztailak 3, 11etan). egoibarra.eus/eu/albisteak/u…
-
Sustatu Albisteak @SustatuBihar egingo da Eibarren "Akondiako konjuroa", soroak babestek... egoibarra.eus/eu/albisteak/u… | sustatu.eus/1467362618415 @Egoibarra bidez
Erantzunak kargatzen...