Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nork jarri zituen Donostian Espainiako erregearen ongi etorri kartelak?

argia.eus
2016-06-18 12:55

Joan den asteazkenean Donostiako hainbat lekutan iragarki ofizialak bailiran, Donostia 2016ren kartelak agertu ziren. "¡ Bienvenido!" handiz, ongi etorri, bienvenue, welcome txikiz, Espainiako erregearen figura nabarmentzen zen bi markesinatan. Ez zela fotomontaia agerian uzten zuten puntu ugaritatik ateratako argazkiak polbora bezala zabaldu ziren whatsapp, telegram eta sare sozialetan, harridurak, eztabaidak eta haserrea eraginez jende askoren artean.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (125)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu