Behategia euskal hedabideen inguruan interesa duten ikerlari, aditu eta erabiltzaileen erreferentziazko espazioa da. Antena bat hedabideen mundura zuzendua; eta antena bat euskal hedabideei begira dagoena, euskaraz diharduten hedabideen eragin kuantitatiboa eta kualitatiboa neurtzeko.
- Azpimarratzeko hedabideek euskal hiztunen komunitatea trinkotzeko daukaten garrantzia.
- Neurtzeko ekoizpen komunikatiboa transmititzeko daukaten gaitasuna.
- Aztertzeko paradigma sozial eta teknologiko berrian sektoreak eduki ditzakeen arazoak eta aukerak. Eskaintzeko kontsumo aldaketen aurrean alternatibak.
- Proposatzeko kontsentsuak eta adostasun berriak hedabideak eraginkorragoak izan daitezen, eta jende gehiagorengana irits daitezen.