Teknologia albisteak
1

Horrelakoxea da Google barrutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-26 : 10:51

Inoiz galdetu izan diozu zure buruari, ea nolakoa den Google barrutik? Nolakoak diren gure datuak gordetzen dituzten milaka zerbitzari, makina eta disko gogorrak? Bideo honetan zatitxo bat ikusteko aukera daukagu. Googlek berak erakusten digu nolakoa den beraien Data Centerretako bat barrutik. Erakutsi nahi izan digutena, bederen.

Gaur egun, gutako gehienok hortxe dugu Google gure alboan ia-ia egun guztian zehar. Egiten ditugun bilaketetan, gure mugikorreko sistema eragile gisa, email zerbitzu moduan, argazkiak gordetzeko biltegi bezala,... Googleren interfaze eta irudi publikoa oso ezagun egiten zaizkigu, beraz. Baina nolakoa da Google barrutik? Nolakoa da Data Center bat?

Bideo honetan Googleren zerbitzari eta disko gogorrak ikusteko aukera daukagu. Google erraldoiaren tripak. Edo zati bat, behinik behin. Izan ere, munduan zehar dituzten dozenaka eraikinetako bakar baten, solairu bakar bateko, Data Center bakar bat besterik ez da. 

Aipagarriak dira uneoro dagoen segurtasuna (Googleko langile gehienek ere debekatuta daukate horrelako eraikinetara sartzea), sistemak etengabe funtziona dezan hartutako neurriak,... Bertako makinak eta disko gogorrak ikusten dira. Hori nola kudeatzen den ere aipatzen dute. Besteak beste, gure datuak gordetzen dituzten disko gogorrak ez direla sekula berrerabiltzen. Hau da, disko gogor bat hondatzen denean, zuzenean txikitu egiten dela, bertan dagoen informazioa beste inork lortu ez dezan. Izan ere, Sistemaren segurtasuna bezain garrantzitsua baita datuen segurtasuna. 

Bada, bideo honetan daukazu Google barrutik. 360º bideoa da, edozein unetan ezker-eskuin mugitu dezakezu begirada, data centerra osorik ikusi ahal izateko.

Erantzunak

2016-05-26 : 12:18

Kuriosoa CardBoard-arekin ikusteko

Erantzun

Sartu