Teknologia albisteak

Datorren astean, Pint of Science, zientzia dibulgazioa tabernetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-19 : 12:07

Pint of Science da zientzia dibulgazioaren aldeko mundu mailako mugimendu bat, datorren astean hainbat tokitan ikusi ahal izango dena. Taberna giroan, garagardo bat lagun (hortik pint edo pinta, ingelesen garagardoaren neurria), zientziaz ikastea da koxka. Euskal Herrian ere izango dira topaketak: gehienak erdaraz, baina baten batzuk euskaraz.

Ekitaldiak maiatzaren 23, 24 eta 25ean izango dira; datorren asteko astelehenetik asteazkenera. Bilbon izango direnen artean, Kafe Antzokikoak euskaraz izango dira.

Donostiako ekitaldi desberdinen artean, Burmuin zoragarria izeneko saioa programatu da Mala Guissona garagardotegiam (Zabaleta kalea, 53), astelehenean 19.00etan. Partaide hauekin:

  • Zer ikusi dute Jennifer Anistonek eta zure amamak? Kontzeptu zelulak. Ainhoa Bastarrika, postdoc ikertzailea, Basque Center on Cognition and Language (BCBL).
  • Ikasteko teknikak: Ikasi ahazteko edo ikasi gogoratzeko? Jaione Arnaez, postdoc ikertzailea, BCBL

Gasteizko edo Iruñeko ekitaldiak gaztelaniaz izango dira, eta guk dakigula, ez dago besterik beste hirietan.

Erantzun

Sartu