Teknologia albisteak

Langfocus youtuber hizkuntzalariak euskara atera du bere azken bideoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-05 : 16:02

Paul Langfocus Kaliforniako youtuber bat da: hizkuntzetan zentratutako youtuber bat. Ez da iritsi, inondik ere, youtuber ospetsuek dituzten milioika jarraitzaileetara (liga horretan dabil adibidez Borja Luzuriaga Luzu bilbotarra), baina pozik dago 50.000 harpidedunetara iritsi delako bere kanalean. Bere bideo berriena, aste honetakoa, euskarari eskaini dio.

Ñabardurak egin ahal izango zaizkio, baina ez dago gaizki egina bideoa. Koldo Zuazoren mapa dialekatalak erabiltzen ditu, eta euskaldunen jatorriaz zabaldutako azken teoriez jakitun da (Atapuercako neolitoko datu genetikoen arabera, nekazari haiekin egon gaitezke erlazionatuta). Adibide gramatikalak ere ondo daude, nahiz eta ergotive idazten okertu den (ergatiboa ingelesez ergative da, noski).

Langfocus interesatzen bazaizu, hor duzu Youtuben, Twitterren eta Facebook-en. Gainera, orri honetatik finantziazioa ere bilatzen du bere hizkuntza-bideoak egiten jarraitzeko.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago