Facebook sare soziala salataria dela bagenekien. Horixe bururatu zait asteon: urtebetetze eguna era publikoan dudala baliatu, jendeak zoriontzeko zer erabiltzen duen ikusteko. (...) Segurutik banitateak bultzatuta ekin diot post honi; bestela zertarako ibili adi ea nor dabilen eta nor ez urtebetetze zorion agurrak idazten? Ondo esan dut, idazten: hori izan da nagusi, niri dagokidanez behinik behin. (...) Laburbilduz, Twitter ez bezala, Facebook lagun arteko hartu-emanetarako sare sozial gisa erabiltzen dugu. Mezularitza sistemen artean, berriz, Whatsapp dugu jaun eta jabe. (...) Eskerrak mugikorrak telefonoak izaten segitzen duen eta batzuek, gutxienekoek, deitzeko darabilten!
Whatsapp, Facebook, telefonoa... zer darabilzu lagunak zoriontzeko?
2016-04-21 10:49
Txioak (6)
-
Marijo D. H. @desplazatuaWhatsapp, Facebook, telefonoa... zer darabilzu lagunak zoriontzeko? (blogean) bit.ly/1VFbpnc
-
Marijo D. H. @desplazatuaZorion agurrak idatziz egiten dira, laburrean, baina idatziz (blogean) bit.ly/1VFbpncMarijo D. H. @desplazatuaHonatx zorion agurren eta teknologiaren artekoaren mostra txiki bat bit.ly/1VFbpnc pic.twitter.com/jqKeKsO1HT
-
Sustatu Albisteak @SustatuWhatsapp, Facebook, telefonoa... zer darabilzu lagunak zoriontz... blogak.goiena.eus/marijo/2016/04… | sustatu.eus/1461225006683 via @desplazatua
-
leire narbaiza arizm @txargainWhatsapp, Facebook, telefonoa... zer darabilzu lagunak zoriontzeko? blogak.goiena.eus/marijo/2016/04… | sustatu.eus/1461225006683 @desplazatua bidez