Teknologia albisteak

Duckietown, kotxe autonomoak gomazko ahatetxoen herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-04-21 : 09:30

Massachusetts Institute of Technology (MIT) entzutetsuko Informatika eta Adimen Artifizialaren laborategiko ikasleen proiektu bat da Duckietown. Bere helburua ibilgailu autonomoen sare bat martxan jartzea da, horretarako kotxeari soilik kamera bat jarriz, eta lehenago herriaren jakintza edo maparik kargatu gabe. Horretaz gain, ibilgailu autonomoen inguruan ikertzeko plataforma eta hizkuntza komun bat lantzea nahi dute.

Ikerketari esker kotxe autonomoaren benetako erabilpena bultzatu nahi dute. Izan ere, hauen erronketako bat banan-banan sortu diren kotxe eta sistemek batera funtzionatu behar dutela, hau da, kotxe-marka bakoitzak bere sistema duela baina errepidean elkarrekin bizi beharra daukatela.

Duckiebot izena eman diote ibilgailuei, 100 dollarreko kostua dauka bakoitzak, eta soinean daramaten kamerari esker errai bidea jarraitu eta trafiko zeinuei kasu egiteko gai dira. Sortutako materiala modu librean banatuko dutela esan du MITek.

Oharra MITen albistegian.

Erantzun

Sartu