Teknologia albisteak
19

"Adin hori", edozein adin izan daitekeena, zurea, nirea

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-11 : 08:48

Bada adin bat. Adin bat, non kaxetan mimoz gorde zenituen ikastolako liburuak botatzea erabaki duzun eta koadernoetan idatzitako testuen artean gaur egun zarena bilakatu zintuen lezioaren, ariketaren, traumaren bila zabiltzan. Adin bat, zeinetan gidatu ahala negar egiteko gai zaren. Bada adin bat, gurasoekin behingoz harreman heldu eta orekatu bat izan beharko zenukeen arren, ezin duzuna beraiekin hiru egunetik gora egon oihuka hasi gabe. Bada adin bat, non adin horretarako egin nahi zenituen gauzen artean ez duzun ia bakar bat ere egin. Adin bat, oraindik arazoei ihes egiten harrapatzen duzuna zeure burua. Adin bat, edozein adin izan daitekeena, zurea, nirea. Eta horrek beldurtu egiten nau, zoriontasunari eta orainari iskin egiteko joera hauek ez direlako denboraldi bateko kontua, pertsona askoren bizitzeko modua baizik.

Guztia irakurri (bizkaia.hitza.eus) »»

Txioak (19)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago