Teknologia albisteak
14

"Gasteizko Ahotsak" proiektuaren aurkezpena, bihar 19.00 Oihanederren (Gasteiz)

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-05 : 08:58

Hainbat gasteiztarren lekukotzak jaso ditugu Gasteizko Euskararen Ahotsak proiektuan. Euskarak Gasteizen izan duen bilakaeraren berri eman digute. Euskarak zer sentipen sortzen dien jakin nahi izan dugu. Euskara nola bizi duten. Euskaraz nola bizi diren. 13 lagun guztira. Batzuk gasteiztarrak dira jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Eta testigantza horiekin dokumental txiki bat prestatu dugu. Proiektua Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dugu bihar, asteazkena, apirilak 6, iluntzeko 7etan. Hona hemen ikusentzunezkoaren aurrerapena:

Guztia irakurri (ahotsak.eus) »»

Txioak (14)

Erantzun

Sartu