"Euskara eta askatasuna" mahai-ingurua Danbadan (Laudion, martxoaren 25ean)
Ostiralean, martxoaren 25ean, mahai-ingurua izango da Laudion, Danbada ekitaldiaren barruan. Euskararen aldeko borrokaren ikuspegi askatzaileaz aritzeko, hiru parte-hartzaile izango dira: Estitxu Eizagirre, ARGIAko kidea eta hainbat saltsatan ibilia, Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari ohia eta euskalgintzako militantea eta Urko Aierbe, euskalgintzako militantea, EHE, Kontseiluan eta Bageran ibilia. Moderatzaile lanetan Lander Arbelaitz arituko da. Jorratuko diren gai batzuk: borroka euskaltzalearen egoera, euskalgintzak independentismoari egin diezaioken ekarpena, feminismotik irakaspenak, istituzionalizazioaren mugak, gainditu beharreko topikoak, nola jarraitu euskara indartzeko borroka eraldaketa eta justizia soziala bultzatzen duten eragileetatik… Martxoaren 25ean, 16:00etan Laudioko Kultur Etxean.
Txioak (24)
-
Lander Arbelaitz @larbelaitzAutonbonbo pixkat: Mahai-ingurua #Danbada16-n euskalgintza askatzaileaz luxuzko kideekin. argia.eus/blogak/lander-… pic.twitter.com/UZEpl7OQN1
-
Argia Euskara @argia_euskara"Euskara eta askatasuna" mahai ingurua Gazte Danbadan dlvr.it/KrXNDk pic.twitter.com/33hVytDCeh
-
Ulibarri Euskaltegia @UlibarriEuskal"Euskara eta askatasuna" mahai ingurua Gazte Danbadan: Datorren asteburuan Ernai eta Aitzina gazte mugimenduek... bit.ly/22zrwUq
-
urko aierbe @urkoaierbe“Euskara eta askatasuna” mahai ingurua Danbadan, normalizazioaren aldeko borrokaz - go.shr.lc/1RfCHu2 –@larbelaitz -en blogean
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Euskara eta askatasuna" mahai-ingurua Danbadan (Laudion, martx... argia.eus/blogak/lander-… | sustatu.eus/1458648938019 via @larbelaitz
-
Onintza Irureta @oirureta“Euskara eta askatasuna” mahai ingurua Gazte Danbadan, normalizazioaren aldeko borrokaz argia.eus/blogak/lander-…
-
Asier Etxenike @Etxenike_Ezin izango dut egon, baina baten batek grabatuko ahal du argia.eus/blogak/lander-…
Erantzunak kargatzen...