Teknologia albisteak

Eguneratu zure Kindle zaharra bihar baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-03-21 : 09:31

Zure Kindle liburu-irakurgailua 2012a baino zaharragoa bada, kontuz, bihar arte daukazu berori eguneratzeko, bestela Internetera sarrera galduko duzu. Sareko konexioa galtzen badu zure Kindleak, ezingo duzu WiFi bidez ezer jaitsi zure gailura (ezta Amazonen dendatik ere).

Amazonek argibide batzuk prestatu ditu eguneraketa nola egin azaltzeko. Beheko taula argibide horietatik atera dugu eta Kindle bertsio bakoitzaren araberako informazioa ematen du.

Goiko irudia Stuart Chalmers

Erantzun

Sartu