2012an hasitako biderari jarraituz, eta oraingoan Eskozian eta Katalunian gertatu diren independentzia prozesuak abiapuntu hartuta, Parte Hartuz Ikerketa taldea (UPV/EHU) eta Ipar Hegoa Fundazioa elkarlanean aritu dira 2014tik hona, Euskal Herriko biztanleek balizko Euskal Estatu baten aurrean zer jarrera izango luketen aztertzeko: EUSKAL ESTATUA IRUDIKATZEN. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa. Lanak lau azterketa biltzen ditu:
- Azterketa kuantitatiboa: Euskal Herri osoan Euskal Estatuari buruz egindako inkesta bateko datuak erabiliz.
- Azterketa kualitatiboa: Euskal Herri osoan Euskal Estatuari buruz hitz egiteko antolatu ziren eztabaida taldeetako iritziak erabiliz.
- Kasu azterketa: Euskal Estatuaren alde dauden enpresaburuen iritziak eta arrazoiak jarrera hori izateko.
- Kasu azterketa: euskara eta euskal kultura kontuan harturik, Euskal Estatuaren aurrean Euskalgintzako eragileek izan ditzaketen jarrera eta iritziak.