Teknologia albisteak
16

"Leikegu" adizkiaren arkeologia, 1972ko idazlan batean. Eta zure herrian?

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-13 : 10:13

Gauza jakina da, eta hainbat aldiz aipatua, gaur egungo gazteen artean dezente sarri erabili izaten direla "leikezu", "leikegu" eta antzeko adizkiak, nolabaiteko logika bati darizkionak (zeinke/zenezake/dezakezu eta geinke/genezake/dezakegu adizkien ordez-edo). Aipamen horien inguruan ia segurutzat jotzen da adizki horiek ikastolan hezitutako belaunaldien fruitu direla eta ikastolak nagusitu aurreko euskaldun zaharrek ez zutela horrelakorik erabiltzen. Hala ere, euskal zinearen gaineko zenbait zertzeladaren bila ari naizela, hona non aurkitu dudan, ustekabean, orain lau hamarkadako “leikegu” bat, ikastolatik inoiz ere pasatu gabeko azkoitiar euskaldun zahar batek (Koldo Larrañagak, 1923) 1972an idatzia.

Guztia irakurri (eibar.org) »»

Txioak (16)

Erantzun

Sartu