Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mugikor eta tabletetarako aplikazioa eskuragarri Tokiko hedabideetan (Erran, Baleike, Goiena eta Anboto)

erran.eus
2016-03-04 15:27

ERRAN.EUS atariaren aplikazioa eskuragarri dago Android eta iOS sistema eragilea erabiltzen dituzten mugikorretan eta tabletetan. Ttipi-ttapa aldizkariak eta Xorroxin irratiak sortutako edukiak modu erraz eta arinean, dohainik, erakusten dituen tresna da aplikazioa. TOKIKOM sareko lau hedabidek eman dute pausoa elkarrekin (azpiegitura bateratu bati esker). Hala, une honetan lau aplikazio daude eskuragarri, euskarazko tokiko informazioa poltsikoan eramateko: Anboto, Baleike, Erran eta Goiena aplikazioak, Android zein iOS gailuetan erabilgarri. Lehenbiziko bertsioa da orain eskuragarri dagoena eta pixkanaka baliabide berriekin hornitzen joanen da.

Guztia irakurri (erran.eus) »»

Txioak (27)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu