Teknologia albisteak
17

Beste 6 hiztegi terminologiko kontsultagai

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-05 : 11:22

Joan den otsailaren 11n Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 6 hiztegi terminologiko aurkeztu zituen. Hiztegiak UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak eginak dira, entitate horrek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin (HPS) EuskaltermTerminologia Banku Publikoa eguneratzeko eta elikatzeko izenpetutako kontratuaren barruan. Hiztegien lehenengo lanketaren ondoren, hiztegi bakoitzari dagokion gaian adituak diren kideez osatutako batzorde teknikoek aztertu dituzte, eta azkenik, Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak eman die onespena. Terminologia finkatu, hedatu eta erabiltzeari buruz eta terminologiaren arloko lehentasunak ezartzeari buruz aholku emateko xedearekin eratu zen Euskararen Aholku Batzordearen barruan Terminologiako Batzorde-atal Berezia. Hiztegiotan jasotako sarrera guztiak, paperean argitaratu baino lehenagotik ere (Terminologia Batzordeak onartuz geroztik) ikusgai zeuden Euskaltermen. Orain, paperean argitaratuta, eta batez ere, PDF formatuan erabilgarri ipinita webgunean, aukera daukagu hiztegiak bere osotasunean begiratzeko eta hiztegiaren lanketari buruzko informazio osagarriaren berri izateko: eremu-zuhaitza, parte hartu duten adituak, corpusa osatzeko erabili diren erreferentzia bibliografikoak...

Guztia irakurri (31eskutik.com) »»

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago