Teknologia albisteak
16

Cabinporn.com: Txabolen argazkiekin maitemindurik dauden hipsterrak

Erabiltzailearen aurpegia
2016-02-27 : 12:39

Nik txabolak maite nituen, hipsterren artean modan jarri aurretik. Beraz, ez da harritzekoa Interneten CabinPorn.com photologarekin topo egin izana. Txabolen argazkiak biltzen ditu, eta Interneteko fenomeno bilakatu da azken urteotan, batez ere hirietako jende modernoaren artean. Zach Kleinek abiatu zuen bloga, 2009an. Azken urteotan, komunitate bat sortu du Kleinek New York estatuko baso batean: egurrezko etxoletan bizi dira kide batzuk; beste batzuk, asteburuak pasatzen dituzte. Elkarlanean osaturiko bloga da Cabin Porn: mundu osoko lagunek bidalitako argazkiekin elikatzen dute. Horietako bat neu naiz. 2013. urtean, Aste Santuko oporrak pasa nituen Duero ibaiko erribera aldean, eta han ardoa gordetzeko lurrazpian eginiko soto batzuen irudia hartu nuen. Hura argitaratu egin zuten, nik bidali eta egun gutxira. Esan dutenez, irakurleek bidalitako 13.000 argazki dituzte argitaratzeko ilaran zain. Cabinporn.com-ek sekulako arrakasta izan duenez, orain liburu bihurtu dute. Irailean argitaratu zuten. Geroztik, New York Times-en salduenen zerrendan agertu izan da, eta Amazonen gehien erositakoren bat izan da (bere kategorian, noski).

Guztia irakurri (thebalde.net) »»

Txioak (16)

Erantzun

Sartu