Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa
Australiako Osasun Sailak agindutako ikerketa batean homeopatiaren eraginkortasuna aztertu dute 68 gaixotasunetan. Eta ondorioztatu dute bakar batean ere ez dela plazeboa baino eraginkorragoa. Osasun Sailak medikuntza alternatibotzat du homeopatia. Haren arabera, homeopatek sinesten dute zenbat eta diluituagoa egon substantzia bat uretan, orduan eta handiagoa dela sintomak sendatzeko ahalmena. Bada, ikerketan, halako tratamenduen eraginkortasuna aztertu duten 167 ikerketa hartu dituzte aintzat. Guztira, 68 gaitz azaltzen dira; tartean artritis erreumatoideoa, kimioterapiak eragindako estomatitisa, malaria eta baita hiesa ere. Eta emaitza argigarria da: 68 gaixotasun horietako batean ere homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa izan.
Txioak (55)
-
Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldizkHomeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home… pic.twitter.com/Aho1L5o1gU
-
Koldo Garcia @koldotxu"Baina nire funtzionatzen dit" ez du ikerketa batek baino gehiago balio. Homeopatia, plazebo hori aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home… #dazientziat#dazientziat @dazientziat
-
Josu Lopez-Gazpio @Josu_lg"Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa"... Zenbat aldiz esan behar ote da? @AnaGalarraga1 @elhuyaraldizk aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home…Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@Josu_lg Tamalez, askotan, oraindik bai baitago homeopatiak sendatzen duela uste duen jendea. @elhuyaraldizkJosu Lopez-Gazpio @Josu_lg@AnaGalarraga1 @elhuyaraldizk ez dakit arazoa jendea den edo farmazietan sendagaiekin batera saldu ahal izateaKoldo Garcia @koldotxu@AnaGalarraga1 @Josu_lg zein gaiztoak zareten... zer egingo luke Boironek horrela pentsatzen duen jenderik gabe? @elhuyaraldizkAna Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@Josu_lg eta mediku batzuek errezetatzea @elhuyaraldizk
-
Markos @MAI_markosIkerketak Australian: Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa. aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home… @elhuyaraldizk bidez @javierarmentia
-
Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizkHomeopatia hizpide bit.ly/1T5Te9z @elhuyaraldizk Zer da, baina, homeopatia? #ZTH zthiztegia.elhuyar.eus pic.twitter.com/poKTBvdLGIJosu Lopez-Gazpio @Josu_lgAizu @ElhuyarHizk, bide batez, homeopatiaren definizioa berraztertzea ez litzateke txarra... cc/ @elhuyaraldizk @AnaGalarraga1Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk.@Josu_lg Bai, horretan ari gara oraintxe. Berritu bezain laster jakinaraziko dizugu. Mila esker! @elhuyaraldizk @AnaGalarraga1Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk.@Josu_lg Lixto. Berritu dugu homeopatiaren definizioa. #ZTH zthiztegia.elhuyar.eus @elhuyaraldizk @AnaGalarraga1 pic.twitter.com/zJJ1bsMjpFRober Herreros @RobHerreros@ElhuyarHizk @Josu_lg @elhuyaraldizk @AnaGalarraga1 Eta hasiera horrela: "Samuel Hahnemannek sortutako USTEZKO metodo terapeutikoa"?Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@RobHerreros Bai, ez legoke gaizki. Dena dela, azken esaldiak ez du zalantzarako tarterik zuten @ElhuyarHizk @Josu_lg @elhuyaraldizkRober Herreros @RobHerreros@AnaGalarraga1 @ElhuyarHizk @Josu_lg @elhuyaraldizk Azkenengo esaldiak "metodo terapeutikoa" ez dela argi uzten du ;-)Josu Lopez-Gazpio @Josu_lg@AnaGalarraga1 @RobHerreros Hori da. Eraginkortasunik gabeko metodoa dela argi dago, terapeutikoa izan edo ez.Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@Josu_lg Bai, asmoa izan daiteke terapeutikoa. Kontua da ez dela plazeboa baino eraginkorragoa, eta arriskutsua izan daiteke @RobHerrerosAna Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@Josu_lg Seguruak eta eraginkorrak diren tratamenduak ukatzean edo atzeratzean dago, batez ere, homeopatiaren arriskua @RobHerreros
-
Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldizkHileko ikusiena: "Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera" aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home…
-
Sustatu Albisteak @SustatuHomeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home… | sustatu.eus/1456265780645 via @elhuyaraldizk
-
Ainara @aini78RT @Sustatu: Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home… | sustatu.eus/1456265780645 via @elhuyaraldizk
-
Teknahi @teknahiHomeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera @elhuyaraldizk bit.ly/1SbJVUe
-
Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldizkHemerotekan: Homeopatia ez da plazeboa baino eranginkorragoa aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/home…
Erantzunak kargatzen...