Blogak.EUS: 10 urte bete, eta plataforma goitik behera eraberritu dugu
2005. urte hondarrean sortu genuen Blogak.com blog-komunitatea. Aitzindari izan zen arlo horretan, Blogari.net plataformarekin batera, euskal internautei blogak sortzeko doako azpiegitura eskaintzeko orduan. Helburua argia zen: blogak modan jarri ziren garai hartan, edozein blogari euskalduni, ziberespazioko bere txokotxoa eskaintzea: doan, samur eta euskaraz. Holaxe joan zaizkigu 10 urte, euskal blogariei plataforma egoki bat eskaintzen euren blogak sortzeko, eta sarean euskara dagoen edukia handitzeko. Orain, 10. urteurrenaren epelera, Blogak.EUS plataforma goitik behera aldatu dugu, baina asmoz eta izaeraz hasierako helburuei eusten diegu, 10 urte geroago ere horretarako premia dagoela pentsatuz: euskal blogarion komunitateari, erreminta erabilterraz bat eskaintzea blogak sortzeko, doan, samur eta euskaraz.
Txioak (41)
-
BlogakEUS @BlogakEusBlogakEUS: 10. urte bete, eta goitik behera eraberritu dugu. Sortu zure bloga, samur eta euskaraz: blogak.eus/blogakeus/blog… @BlogakEus
-
BlogakEUS @BlogakEus.@AzkueFundazioa +1 Bota zuek ere begirada gure plataforma berrituari! ;) blogak.eus/blogakeus/blog…Azkue Fundazioa @AzkueFundazioa@BlogakEus egingo dugu, bai!
-
Urtzi Odriozola @urtzaiBlogak.EUS: 10. urteurrenean, goitik behera eraberrituta blogak.eus/blogakeus/blog… @BlogakEus bidez
-
Urtzi Odriozola @urtzai
-
CodeSyntax @codesyntaxBlogak.EUS: 10. urteurrenean, goitik behera eraberrituta blogak.eus/blogakeus/blog…
-
Anartz Mugika @mugan86#mugikaria Blogak.EUS: 10 urte bete, eta plataforma goitik behera ... blogak.eus/blogakeus/blog… :) aupa! pic.twitter.com/uI9PkS0Osv
-
BlogakEUS @BlogakEusBloga sortu nahi? Hementxe zure aukera: Blogak.eus eraberritu dugu: blogak.eus/blogakeus/blog… #blogak pic.twitter.com/nippwAEFJm
-
Xabier Mujika @maixu21Blogak.EUS: blogak doan, samur eta euskaraz sotzeko aukera eraberritua #irakasdigitala blogak.eus/blogakeus/blog… vía @BlogakEus
Erantzunak kargatzen...