Teknologia albisteak
11

3 euroko smartphone bat? Indiako enpresa batek errealitate bihurtu du

Erabiltzailearen aurpegia
2016-02-22 : 10:22

Ringing Bells indiar konpainiak munduko telefono adimendun merkeena merkaturatu du. Freedom 251 du izena, eta 251 errupiatan (3 euro) dago salgai. "Indian egindako osagaiak erabiltzen ditugunez, % 13,8 aurrezten dugu kostuetan. Gainera, Internet bidez saltzen dugu; horrenbestez, banaketa sare handien kostuak ere aurrezten ditugu", azaldu du konpainiako presidenteak, Ashok Chadhak, telefonoaren aurkezpen ekitaldian. Horren esanetan, oraingoz 250.000 eskari onartzeko gaitasuna dute, baina epe luzera 10 milioi smartphone saldu nahi dituzte hilabetean. Telefonoaren ezaugarriak hauek dira: pantaila 4 hazbetekoa da, eta qHD bereizmena du. Prozesadorea 1,3 gigahertziokoa da, eta RAM memoria giga batekoa.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Txioak (11)

Erantzun

Sartu