Jasone Mendizabal: "Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik"
Uste dugu badirela dinamika zahar batzuk kalte egiten digutenak, konfrontazio politikoarekin lotutakoak. Argi dugu euskararen gaia politikoa dela, eta Topalabelen txostena ere politikoa da; beraz, ez da despolitizatu behar euskara, baina bai konfrontazio politikotik atera. Azpimarratzen dugun beharretako bat da gure hizkuntza politikak ez liratekeela horrenbeste oinarritu behar alderdien politiketan. Oinarritu beharko lirateke zientziek agintzen duten politiketan. Hor irudikatzen dugu autoritate zientifiko baten beharra. Zoru komunak adosten duen bisioari erantzun beharko lioke plangintza ahalik eta teknikoenak, zientzian oinarritutako plangintzak, eta instituzioek horri begira politika zehatzak garatu beharko lituzkete. Erreferente zientifiko batek lagunduko luke guztiontzat– instituzioentzat, eta gizarte eragileontzat– ardatz orokor batzuen bueltan norabide berean lan egitea. Konfrontazio politikotik ateratzeko bermea ematen duen bidea litzateke. Euskararen corpuserako Euskaltzaindia sortu genuen moduan, euskararen estatusaren bueltan beharko genuke erreferente zientifiko bat. Hau guztiau babestu beharko litzateke legearekin eta baliabide ekonomikoekin. Eta hori da instituzioen papera.
Txioak (18)
-
topagunea @topagunea"Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" @JasoneTopa goiena.eus/debagoiena/145… #BerrikasiBerrikusi
-
i. martinez de luna @imartinezdelunaHizkuntzaren oinarria komunitatea "Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" goiena.eus/debagoiena/145…Arkaitz Zarraga @azarramendi@imartinezdeluna politika egokiak behar dira. Sarri euskalgintzatik eduki egokiak marketinik gabe administraziotik edukirik bako marketina
-
Karmelo Aiesta @KarmeloAiesta@topagunea @JasoneTopa -k: "Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" goiena.eus/debagoiena/145…
-
mintzanet @mintzanet.@JasoneTopa:"Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" @topagunea goiena.eus/debagoiena/145…
-
Karmelo Aiesta @KarmeloAiesta"Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" fb.me/3j6C629G5
-
Karmelo Aiesta @KarmeloAiesta"Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" fb.me/5lWBWvDWf
-
Sustatu Albisteak @SustatuJasone Mendizabal: "Euskara ez da despolitizatu behar, baina at... via @topagunea | goiena.eus/debagoiena/145… | sustatu.eus/1455903140958
-
Arrasateko EHE @ArrasatekoEHEEuskalgintzak ez dugu asmatu helburu komun makroak ekoizten. Behar ditugu ikuspegi luzeko bestelako estrategiak. goiena.eus/debagoiena/145…
-
Patxi Saez シ @PatxiSaez. «Behar ditugu euskararentzat ikuspegi luzeko bestelako adostasun eta estrategiak». 1)goiena.eus/debagoiena/145… > @goiena @topagunea .
Erantzunak kargatzen...