Teknologia albisteak

Mad Max: Fury Road filma nola grabatu zen dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-02-20 : 10:48

Mad Max filme-sagaren azken alea da Mad Max: Fury Road. Hainbat sari jasotzen ari da, besteak beste, 10 nominazio ditu 2016ko Oscar sarietan. Behean ikus daitekeen dokumentalak filma nola grabatu zen jasotzen du.

1999an hasi omen zen George Miller filmaren lehen storyboard-a osatzen. Ideia horietan oinarritu da filmaren lan-taldea gidoi berria osatzeko, eta, dokumentalean dioten moduan, 2 urte behar izan zituzten filmaren storyboard berria osatzeko.

Iturria: Microsiervos.

Erantzun

Sartu