Donostiako autobus-geltokian, bizikletak non?
2016-02-09 11:45
Hiriko txirrindularien elkarteak autobus geltoki berria ezagutu berri du. Bisitaren ondoren, bere haserrea, etsipena eta harridura adierazi nahi du ikusi berri duen egoeraren ondoren. Gaur egun, oso zaila da Munduko edozein lekutan autobus geltoki berri bat aurkitzea bizikleta aparkaleku egoki bat eduki gabe. Horregatik, egoera honek harritu egiten gaitu, Donostia urte askoetan zehar bizikletarentzat azpiegiturak eginez eta bizikletan erabiltzea sustatuz eredu eta aintzindari izan denean. Aurten, Europako Kultur Hiriburua izanik, bizikleta "ibilgailu ofiziala" dela esan digute, eta luxua iruditzen zaigu autobus geltoki berri bat zabaltzea bizikletari keinurik ezta espaziorik eman gabe.
Txioak (9)
-
(S)iria @IriaEpaltzaBelgikako edozein estazio zaharrek badu txirringentzako lekurik.Donostiako geltoki berriakEZ kalapie.org/nodo.php?lang=… pic.twitter.com/I56U8AS7PiRikardo Arrillaga @rikardoarrillag@IriaEpaltza @teketen @kalapiedonostia @IbanAsenjo @HiriBizia baina belgikako inongo bidegorririk ez du erdian bus geltokia. donostiak bai.(S)iria @IriaEpaltza@rikardoarrillag geltokirik ez, egia, horretan ere Donostia bakarra munduan... Baina beste perla batzuk badaude! pic.twitter.com/V917LWUB1aIker Garaialde @atxamart@IriaEpaltza @rikardoarrillag Hondarribian ere ez gara atzean geratzen... pic.twitter.com/LzmCMYMUhX
Erantzunak kargatzen...