Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia
Telebista ikusteko modua aldatu dela esatea ez da berria. Touchvie-ko zuzendari orokor Jose Luis Florezek dioenez, 19:00etatik aurrera Google orojakileri egiten zaizkion galderen %20 telebistan ikusten ari denaren inguruan dira. Telebista-programatzaileak ere jakitun dira telebistan emango dutena ikusteko sofan esertzeko lana hartzen duenak, ez diola pantaila bakarrari begiratzen. Badakite ikusten ari den horren inguruko komentarioak egingo dituela sare sozialetan. 2013an, esaterako, Espainiar estatuan, 4,5 milioi Twitter-erabiltzailek txiokatu zuten telebista-saioren bati buruz; Twitter-erabiltzaileen %78. (...) KantarMedia audimetria-enpresa 2014ko abenduan hasi zen audientzia soziala neurtzen. Bi hilabete eta erdian 1,3 Twitter-erabiltzailek gutxienez behin telebistaz txiokatu zutela neurtu zuen: %42 emakumezkoak, %58 gizonezkoak. Guztien artean, denbora horretan 15,5 milioi txio egin zituzten telebistari buruz.
Txioak (19)
-
Marijo D. Horrillo @desplazatuaTelebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia (blogean) kcy.me/2axdy @kokoteko @txargain @landergarro @txerren @urrutikoagintea
-
Umap Euskaraz @umapEUTelebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantziaz, @desplazatua : blogak.goiena.eus/marijo/2016/02…
-
Sustatu Albisteak @SustatuTelebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia via @desplazatua | blogak.goiena.eus/marijo/2016/02… | sustatu.eus/1454675255319
-
Jabi Zabala @sareanInteresgarria, telebista, Twitter, audientziak eta beste @desplazatua blogak.goiena.eus/marijo/2016/02…
-
leire narbaiza arizm @txargainTelebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia blogak.goiena.eus/marijo/2016/02… Zelako interesgarria, @desplazatua!Marijo D. Horrillo @desplazatua@txargain aunitz:)leire narbaiza arizm @txargain@desplazatua Nik oin ze esan bihar deunat? Eskerrik? XDDD Gabonetan keixak!
Erantzunak kargatzen...