'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan
Maialen Lujanbioren asteroko saioan, Faktorian (Euskadi Irratia). "Beti-bezperako koplak".
Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.
Ezetza jaso zun arrak
gizonak, Jainko lurtarrak
ta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.
Aterik ate kantari gatoz
makil ta ahots ozen gu
etxe hontako nagusi jaunak
etxekoandrea jotzen du.
Kolpe ta kolpe aldaba
hotsa mututuz ahal bada
baserri hontako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.
Kalean jator ziharo
etxean dena birao
senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.
Leihotik bota du haurra
kolpez hausten da intxaurra
boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.
Aurrera goaz dena aldatzen da
denbora pasa heinean
dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.
Beste zulo bat kiroldegian
aldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian
iltze zorrotz baten punta begian.
Labana zorrotz aortan
karraxi min bat ahotan
zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal hortan.
Talde erasoan hiena
pizti bakarrak nahiena
territorioa markatu nahia
Koloniako haiena.
Kalashnikov, bonba, makil...
bizitza merkeegi dabil
gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu ta hil.
Atseden bat eskopetak
botak kendu ta apretak
neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.
"Adios" orain esaten diot
santa honekin batean
beti bezperan bizi gaitezen
zorionez ta pakean.
Txioak (91)
-
Faktoria @faktoriaEITB'Beti bezperako koplak', Maialen Lujanbioren 'Sinadura', #faktoria n. Entzun osorik: eitb.eus/eu/irratia/eus… pic.twitter.com/9fWGeS3An2
-
Euskadi Irratia @euskadi_irratia'Beti bezperako koplak', Maialen Lujanbioren 'Sinadura', @faktoriaEITB n. Entzun osorik: eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Euskadi Irratia @euskadi_irratia'Beti bezperako koplak', Maialen Lujanbioren 'Sinadura', @faktoriaEITB n. Entzun osorik: eitb.eus/eu/irratia/eus… pic.twitter.com/4gL6ilHhX6
-
Julen Gabiria @JulenGabiriaHemen dago audioa. Ondo gordetzeko modukoa: eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Danele Sarriugarte @daneleSMDena aldatzen da inoiz aldatzen ez den oinarri baten gainean eitb.eus/eu/irratia/eus… Santa eskea berrituta, makilka itzel Lujanbio
-
Ane Labaka @anepirataEa nor ateratzen den orain bihar kopla-kantari... #AupaMaialen eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Jota Musikorta @JotaMusikortaAgate deunaren makilen kolpeak, zuzen zuzen eta banan banan, eman behar diren tokian, Maialen Lujanbiok: eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Zihara Enbeita @ziharaeBenetan be entzun beharrekoa eitb.eus/eu/irratia/eus… twitter.com/JulenGabiria/s…
-
Ixiar #Libre @itsasertzeEderrak gaur ere, Maialenek bota dituenak! eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Alberto Barandiaran @abarandiMaialen Lujanbioren @euskadi_irratia ko kolaborazioak mugarri dira, tonua, giroa, estiloagatik. Gaurkoa, antologikoa bit.ly/1KWDJIE
-
Varoutxapis @TxapisotegiBeti bezperako koplak Maialen Lujanbiok. I-KA-RA-GA-RRI-A. Entzun mesedez: eitb.eus/eu/irratia/eus… #talaitik
-
Faktoria @faktoriaEITB'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbioren 'Sinadura', @faktoriaEITB n. Entzun osorik: eitb.eus/eu/irratia/eus… pic.twitter.com/567KLLFs5P
-
Sustatu Albisteak @Sustatu'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan via @faktoriaEITB | eitb.eus/eu/irratia/eus… | sustatu.eus/1454494199197
-
mikel arregi epelde @mikelarregi'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Santa Ageda bezpera datorrela eta, indarkeria sexistaz koplak. eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Eima Katalogoa @eima_katalogoa'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan via @faktoriaEITB | sustatu.eus/1454494199197 | eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Fernando Anbustegi @Fer_Anbustegi'Beti-bezperako koplak' eitb.eus/eu/irratia/eus… bertze behin xorrotx eta fin
-
Oihana Bartra @OihanaBartraIkaragarriak Maialen Lujanbioren Beti-bezperako koplak eitb.eus/eu/irratia/eus… @faktoriaEITB
-
leire narbaiza arizm @txargain'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok @faktoriaEITB sustatu.eus/1454494199197 eitb.eus/eu/irratia/eus… Ilea laztu zait entzun dudanean!
-
Natalia gardeazabal @ngarde67Beti bezperan bizi gaitezen, zorionez ta bakean. Berriro ere hunkitu nau Maialenek eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Dorleta Kortazar @dorodorozi'Beti-bezperako koplak' Maialen Lujanbio Faktorian. Bihotza uzkurtu zait koplatik koplara... eitb.eus/eu/irratia/eus…Dorleta Kortazar @dorodoroziEuskaldun izatearen zoriona: Maialen Lujanbioren ekarpenez gozatzeko lujoa
-
jonmi matxi @azzurrojmBeste behin ere fin, oso fin Maialen. 'beti-bezperako koplak' @faktoriaEITB eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Xabi Igoa Eriz @igoa9Asteazkena da berriz, Maialen Lujanbiok aho zabalik eta buruari bueltak ematen utzi gaitu berriz eitb.eus/eu/irratia/eus… @faktoriaEITB
-
Garazi Navarro @NavarroUgarAurrera goaz, dena aldatzen da Denbora pasa heinean Dena aldatzen da, aldatzen ez den Oinarri baten gainean eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizkSanta eskeko koplak bezperaren bezperan #MaialenLujanbio @faktoriaEITB bit.ly/1KWDJIE pic.twitter.com/79WDoL9V5F
-
eitb.eus @eitbeusGaur #ikusiena @eitbeus-en 2: 'Beti-bezperako koplak' @faktoriaEITB Maialen Lujanbio eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Jon Martin @JonMartwit#mugikaria 'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Borja Relaño @b_relanoEntzun eta zabaldu! Barrenak astinduko dizkizu. 'Beti-bezperako koplak' eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Ione @ione_nMaialen Lujanbioren "Beti-bezperako koplak" eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Izaskun Madariaga @madarigorriMaialen Lujanbio: bere gordintasunean errepaso zuzen eta zorrotza 'Beti-bezperako koplak' eitb.eus/eu/irratia/eus… pic.twitter.com/SMVjp8r6np
-
(S)iria @IriaEpaltzaM.Lujanbio gaur,beti legez zorrotz ta inoiz bezala brutal Gaur,Santa Ageda bezperan ohitura zaharrari kopla berriak eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
pili olariaga larrañ @piliolariagalarBikain beti bezala! Maialen Lujanbio, Faktoria, Euskadi Irratia. "Beti-bezperako koplak" | Faktoria | EiTB eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
eitb.eus @eitbeusGaur #ikusiena @eitbeus-en 1: 'Beti-bezperako koplak' @faktoriaEITB Maialen Lujanbio eitb.eus/eu/irratia/eus…
-
Jon Ordoñez @jonordoezSanta Ageda bezpera eta ospatzen ez diren 'tradizioak'. Ze ona Lujanbiorena gaur, gordin-gordin Faktorian eitb.eus/eu/irratia/eus…
Erantzunak kargatzen...