Teknologia albisteak

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen gida

Erabiltzailearen aurpegia
Topatu.eus (cc-by-sa)
2016-01-10 : 11:33

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen gidak autogestio mugimenduarentzat tresna bat izan nahi du, dauden proiektuak bistaratzeko eta eskaintza alternatiboa antolatzen laguntzeko.

Bi helbururekin sortu eta egin dugu:

  1. Gaztetxe eta gazte asanbladak bistaratzeko. Gazteok aurrera eramaten ditugun autogestio proiektu mordoa dago Euskal Herrian, eta garrantzitsua iruditzen zaigu horiekin guztiekin argazki orokor bat osatzea.
  2. Gune horietan aurrera eramaten den eskaintza alternatiboa antolatzen laguntzeko. Kontaktuak guztion eskura izateak erraztu egin lezake sortzaileen eta gaztetxeen arteko harremana.


Jakin badakigu egun dagoena ez dela argazki erdia baino. Egin dugun kalkuluaren arabera, gidak egun martxan dauden proiektuen erdia soilik jasotzen du. Beraz, laguntza eskatzen dizuegu guztion artean osatzeko, guztion ardura izango baita tresna eguneratuta mantentzea.

  • Gidan agertzen ez zaretenoi: bete formularioa eta bidali eskatzen diren eduki guztiak ahal bezain azkar.
  • Gidan egon arren, eduki zaharkituak dituzuenoi: bidali eguneratu beharreko informazioa eta argazki berriak koordinazioa (a bildua) topatu.eus helbidera.


Gune okupatuen mapa

Topatuko gidaz gain, Bilboko Okupazio mugimenduak Euskal Herriko gaztetxe, gazte lokal edo eta okupazio mugimendurako interesgarriak eta autogestionatuak diren guneen mapa bat egin du. Bertan biltzen den informazioa eguneratzen laguntzeko, okupaziobulegoa (a bildua) gmail.com helbidera idaztea eskatu dute.

Jatorrizkoa: Topatu.eus, cc-by-sa

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago