Teknologia albisteak

Etxepare Saria haurrentzako albumak sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Etxepare Sariak
2016-01-06 : 10:56

Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatur sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare sariak antolatu zituzten 2004an lehenbiziko aldiz. 2016ko ediziorako deialdia hemen da jada.

Oinarriak

bat

Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da. osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.

bi

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.

hiru

Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.

lau

Formatua librea da. baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

bost

Sari hau azken bi deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira. nahiz eta arestian aipatutako baldintzak bete.

sei

Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 2 ale maketatuta aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da (paperean edo dena delako euskarrian) eta bestea horren kopia izango da (pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean). Kopia CD Bom edo Pendrive batean entregatuko da (aholkatzen da fitxategiek ez izatea 10 mega baino gehiago). Horretaz gain, albumaren testua aurkeztu beharko dute word formatuan (CD Romean edo Pendrivean sartu beharko da).

zazpi

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen biografikoa.

zortzi

Lanak helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Eibarren 1. 31880 Leitza (Nafarroa).

bederatzi

Originalak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 2oan itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2016ko ekainaren 3oa izanen da.

hamar

Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute. eta udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute. Udal eta mankomunitate. antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen hilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Ez da saririk emanen epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez badago. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.


hamaika

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.

hamabi

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da.

hamahiru

Saria eman eta hilabeteko epean originalak itzuliko zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota. eskatzen ez diren lanak suntsitu egingo dira.

hamalau

Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta hark egiten ez badu udal eta mankomunitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar.

Erantzun

Sartu