Teknologia albisteak

2015. urteko laburpena Googleren bilaketen arabera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-12-17 : 12:22

Ohiko duen bezala, aurten ere hementxe dugu Googlek egindako urteko laburpena. Garai batean Zeitgeist izenarekin, eta azkenaldian Trends izenpean, bilatzaile erraldoiak urteko joera eta bilaketen laburpena egiten du abenduro (honatx 2012, 2013 eta 2014, adibidez). Aurtengoa ere argitaratu du aste honetan, Trends 2015, nazioarteko datuekin, herrialde batzuetako zehatzekin, eta baita laburpen bideo batekin ere. 

Googlen egiten diren bilioika bilaketak oinarri hartuta, urteari tenperatura hartzen dio bilatzaileak urtero. Subjetibitateari tartea eskainita, beharbada; baita estatu batuarren filtrotik begiratuta ere. Hala ere, zalantzarik ez bilatzen duguna garela.

Datuak laburbiltzeko ondorengo bideoa argitaratu zuen herenegun: 

Bideo "eder(regi)" horren ondoan baina, datu eta estatistikak ere plazaratu ditu Googlek. 

Mundu mailako gai nagusien artean, esate baterako: Paris, Star Wars, Marte, Vokswagen, Cecil lehoia, Nepalgo lurrikara eta hainbat kirol txapelketa (errugbia, futbola, kriketa, eta abar).

Herrialde batzuetako laburpenak ere plazaratu dituzte (ez dago Euskal Herriko datu edo laburpenik, pentsa dezakezuen moduan). Aukeratutako herrialdeen artean Frantzia dago, ondorengo bilaketa destakatuekin, albisteetan (Charlie Hebdo eta Attentats Paris), abestietan (Hello), definizioetan (COP21), eta abar.

Espainiarako ez du laburpenik egin Googlek, baina bilaketen joerak ikusteko aukera ematen du. 2015ean Espainian gehien hasi diren bilaketak ezagutu nahi? Honatx: Gran Hermano, Eurovisión, Supervivientes, Elecciones eta La Voz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago