"Irten hizkuntzaren armairutik" liburua salgai
2015-12-15 08:38
Durangoko azokan "Irten hizkuntzaren armairutik" liburua aurkeztu eta gero, dagoeneko salgai dago liburua. 2010ean Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek katalanez argitaratu zuten “Sortir de l’armari lingüistic” liburuaren egokitzapena da. Emun 2007tik ari da TELP tailerrak ematen, hizkuntza portaeretan eragiteko asmoarekin. Liburuan irakurleak psikologiari buruzko oinarri batzuk aurkituko ditu, estres linguistikoa zer den ulertu ahal izateko. (...) euskal hiztunek egunerokoan bizi dituzten egoerak eta zailtasunak aurkituko ditu, baita, estres linguistiko edota zailtasun horiek gainditzeko aholkuak ere. Beraz, autolaguntza liburu gisa definitu dezakegu “Irten hizkuntzaren armairutik.
Txioak (17)
-
Emun Aholkulariak @emun_taldeaIrten hizkuntzaren armairutik liburua non erosi ez dakizula? emun.eus/albisteak/irte… #irtenarmairutik
-
Emun Hizkuntzak @Emun_hizkuntzakIrten hizkuntzaren armairutik liburua salgai emun.eus/albisteak/irte… via @emun_taldea pic.twitter.com/Yp3ELQUJ5Q
-
Asier Lauzurika @alauzurikaAhaldundu eta euskaraz eroso bizitzeko gida kaleratu du @emun_taldea k: emun.eus/albisteak/irte… Bideoa @HamaikaTb n: hamaika.eus/tb/bideo/80154
-
Emun Aholkulariak @emun_taldea@Sustatu Informazio gehiago hemen duzue: emun.eus/albisteak/irte…
-
Gemma Sangines @gemmasangines"Irten hizkuntzaren armairutik" liburua salgai via @emun_taldea | sustatu.eus/1450164291508 | emun.eus/albisteak/irte…
Erantzunak kargatzen...