Teknologia albisteak

YouNow, zuzeneko Youtuber komunitate bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-12-11 : 10:01

Izenburuko definizio horrekin eta YouNow.com bisitatuz segituan ulertu daiteke zer den moda-modako bideo webgune honen sekretua.

Jende gaztetxoa, zuzeneko bideoa ematen duena, horiek dira YouNow-ren publikoa, eta baita ere protagonistak. Zuzeneko Youtuber komunitate bat da.

Emanaldiak "live" dira, baina erabiltzaile bakoitzarenak artxibatuta ere geratzen dira. Zuzenekoetan, iruzkinak baino gehiago, aldibereko txat komentarioak dira, eta lehen begikolpean web interfazean ikusten baduzu irudiak pantailaren zati bat bakarrik okupatzen duela, hori da, erabiltzaile "zuzendariak" erabaki dezalako beste bideolari batzuk gehitzea, eta horrela emanaldi partekatu bat gerta daiteke.

Oso jende gaztea da gehienbat YouNown dabilena, eta jarraitzaile kopuruen arabera, dirua egitera iritsi daitezke: 50.000 dolar hilean baten batzuen kasuan (Youtube bertako Youtuber ezagunenen ondoan, ez da hainbeste). YouNow beraren arabera, egunean 150.000 zuzeneko emanaldi daude, eta hilean, 100 milioi erabiltzaile logeatzen ari dira.

Traol etiketen bidez antolatzen dira bideo emanaldiak. #singing bisitatuz hero, espero daiteke kamera aurrean kantuan ari den jendea topatu dezakezula, baina ez da beti horrela, audientzia lortzeko traol komunenak erabiltzen dituzten bideolari mordo bat dago hortik.


Ematen du kanal popularrena #girls eta #guys direla. Neskak eta mutilak.

Web interfazeaz gain, app gisa ere badabil, noski, Android eta iOS-en.

Iritsiko ote da YouNow gure ingurura? EuskararenAlde profil huts eta bakartia aurkitu dugu... Gure susmoa da, iristekotan, erdaraz iritsiko dela :-(


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago