Teknologia albisteak
1

Mozilla fundazioak ez du jarraituko Firefox OS eskaintzen mugikorretan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-12-09 : 11:06

Atzo Julen Ruizen txio honen bidez jakin genuen Mozilla Fundazioak ez duela jarraituko mugikorretarako bere Firefox OS sistema eragilea garatzen; ez du Firefox OS daraman mugikorrik salduko aurrerantzean. Iragarpena egun hauetan Orlandon (AEB) egiten ari den Mozlando konferentzian egin dute.

Firefox OS kode irekiko sistema eragile bat da, smartphone, tablet eta telebista adimentsuetarako bereziki garatutakoa. Android eta iOS sistema eragileen aurka egiteko asmoz sortu zuen Mozilla fundazioak Firefox OS. Android, iOS eta tankerako sistema eragileek aplikazio natiboen alde egiten dute, garapen-ingurune itxiak, alegia, aldiz, Firefox OSren helburua zen estandar irekien alde jotzea, web aplikazioen aldeko apostua eginez.

Mozilla fundazioko arduradun Ari Jaaksi-k tuit hauetan adierazten duenez Firefox OS proiektua ez da bertan behera geratuko, aldiz, Gauzen Interneteko (IoT) proiektuetara bideratuko dute.

 

Erantzunak

2015-12-09 : 12:41

Albiste txarra Google, Apple, Facebook edo whatsapp bezelako munstroengandik ihes egin nahi dugunontzako :(

Erantzun

Sartu