Teknologia albisteak

VII Eurobask kazetaritza sariak

Erabiltzailearen aurpegia
Eurobask
2015-12-09 : 10:59

EUROBASKek antolatzen duen VIII Kazetaritza sariaren berri ematen dizuegu. Saria, kazetariei, etorkizuneko kazetariei zein idaztea eta adieraztea gustoko duen edonori zabaldua dago, eta bertan parte hartzeko 2015 urtean prentsa idatzian, irratian, telebistan zein web orriren batean argitaratu den eta Europarekin zerikusia duen edozein gairi buruz egindako: albiste, iritzi artikulu, karikatura, zientzia, erreportai, kritika, argazki… aurkeztu daiteke. Sari honen hornikuntza guztia 5.000 eurokoa da. Lanak aurkezteko epea 2016eko otsailaren 1ean bukatuko da. Informazio guztia eta oinarriak PDF honetan.

Hebabideek Europa eraikitzean rol garrantzitsua jokatu behar dutela jakitun,  EUROBASKek 2008an erabaki zuen KAZETARITZAKO EUROBASK SARIA sortzea. Sari horrek kazetaritza lanak saritzen ditu: hain zuzen ere, Europako egungo gertaeren berri zabaltzen, europar nortasuna sustatzen eta Europa eraikitzeko proiektua ezagutarazten hobekien laguntzen duten kazetaritza lanak.

2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratzen edo egiten den eta hedabide batean zabaldu diren kazetaritza lanak aurkez daitezke sari honetara. Baita, blogetan edo web orrietan argitaratuak izan diren lan idatziak zein ikus-entzunezko lanak. Gaia, Europa eraikitzeari buruzkoa izan beharko da.

Sari honen hornikuntza guztia 5.000 eurokoa da. Modalitate bakoitzean aurkeztutako Europar Batasunari buruzko gai batez egindako lan hoberenari 2.500€ egokituko zaizkiolarik.

Deialdian sartzeko lanak aurkezteko epea 2016eko otsailaren 1ean bukatuko da.

Informazio guztia eta oinarriak PDF honetan.

Erantzun

Sartu