Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaraz bizi direnen esperientziak jarraitzeko #EgotetikEgitera traola zabaldu du EHEk

euskalherrianeuskaraz.org
2015-12-02 09:51

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunarekin, herritarrek eguneko gertaerak zabaltzeko deia luzatu du Euskal Herrian Euskarazek. Hainbat herritatik jaso dira ekimenarekin bat egiteko konpromiso adierazpenak. #EgotetikEgitera traola erabiliz, egun horretan euskaraz bizi direnen esperientziak eta eguneko gertaerak sare sozialetan zabaltzeko deia egin zuten. Aldaketak eragiteko, “euskaldunok iniziatiba hartu beharra dugula” erakutsi nahi du eragile euskaltzaleak, baita aldaketak tamainan emateko “komunitate moduan jokatu behar dugula” zabaldu du ere.

Guztia irakurri (euskalherrianeuskaraz.org) »»

Txioak (8)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu