Teknofiloen albistegia
1

"Amazon Prime Air" zerbitzua: erosketen banaketa ordu erdian dron bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2015-12-01 : 09:21

Amazonek zerbitzu berri bat iragarri zuen duela hilabete batzuk, "Amazon Prime Air". Erosketen banaketa ordu erdian egin nahi dute, dronak erabiliz. Prototipoaren bideoa iragarri dute bart.

Amazonen zerbitzua aspaldiko asmoa da, 2013an aipatu baitzuten lehenengoz banaketa-sistema hau (airezkoa, dronak erabiliz). Hala ere, lege-kontuak tarteko, aurtengo martxoan hasi ziren lehenengo probak, eta bart iragarri dute prototipoaren bideoa.

Amazoneko produktu batzuk erosteko orduan, bidalketa arruntarekin batera, dron bidezko aukera hori ere izango dute erosleek, eta 30 minutu baino lehenago produktua etxean izango dute. Dena dela, oraindik ere xehetasun asko falta direla ematen du, besteak beste, ea non inplementatuko den, erabiltzaile guztientzat izango ote den, eta abar.

Teknikoki prest omen dauka zerbitzua Amazonek, eta alderdi legala (eta segurtasunarena) argitzeko zain daude zerbitzu berria martxan jartzeko.

Proiektuari indarra emateko, Jeremy Clarkson ere fitxatu dute iragarki honetarako, non banaketaren inguruko datu gehiago azaldu dituzten.

Erantzunak

2015-12-09 : 12:46

Amazonek ez ezik, Espainiako posta-zerbitzuak ere dronak erabili nahi ditu posta-banaketarako. Oraingoz probetan; posta-zerbitzua herri isolatuetara (edo neguan isolatutakoetara) garraiatzeko erabili nahi dute. Asturiasen egin dituzte lehenengo probak. Probetan erabilitako dronek, 6 km-ko autonomia dute, eta 1'6 kg-ko paketeak garraiatzeko gauza dira. Bideoa ere zabaldu dute.

https://youtu.be/CplBeZgg0iA

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu