SuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz
2015-11-05 15:56
Denok ezagutzen dugu Super Mario Kart joko mitikoa ezta? Nor ez inoiz ibili kart lasterketa zoro horietan? Nintendo 64ren joko mitiko hark inspiratuta etorri zen SuperTux Kart jokoa, kode irekikoa eta doakoa, nola ez. Jokoaren funtsa auto lasterketa bat da, baina, bidean hainbat ozpoto gainditu beharko ditugu. Alde batetik, ibilbideak berak dituenak, eta bestetik, gure aurkariek jaurtitzen dizkigutenak. Izan ere, ibilbidean zehar lasterketan abantaila irabazteko hainbat objektu edota propietate dakartzaten "opariak" jaso ahal izango ditugu: azelerazioa handitzeko nitroa, aurkariak eraisteko bolo edo koheteak, besteak zapaltzeko euli zartagailu bat...
Txioak (27)
-
Indie Totem @IndieTotem_euSuperTux Kart, kode irekiko jokoa #euskaraz ere: bit.ly/1XRSLXM, #gamedev #bideojokoak pic.twitter.com/aJCf3GsPZq
-
Asier Iturralde @aldatsaSuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz gamerauntsia.eus/bloga/supertux… #bideojokoak @Gamerauntsia bidez
-
Game Erauntsia @GamerauntsiaSuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz gamerauntsia.eus/bloga/supertux… #bideojokoak #softwarelibrea pic.twitter.com/9jwH04yI5c
-
Gorka Julio @teketen#mugikaria SuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz gamerauntsia.eus/bloga/supertux…
-
gorkaazk @gorkaazkSuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz #literotua gamerauntsia.eus/bloga/supertux…
-
Anartz Mugika @mugan86#mugikaria SuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz gamerauntsia.eus/bloga/supertux…
-
Sustatu Albisteak @SustatuSuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz via @IndieTotem_eu | gamerauntsia.eus/bloga/supertux… | sustatu.eus/1446731816385
-
Azpitituluak Eusk. @azpitituluak#mugikaria SuperTux Kart: kode irekiko Kart jokoa euskaraz gamerauntsia.eus/bloga/supertux… via @urtzai pic.twitter.com/8MtsN6MDVA
Erantzunak kargatzen...