Teknologia albisteak

Youtube Red: harpidetza sistema berriaren azalpena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-10-28 : 09:04

Gaur, urriak 28, jarriko da abian AEBetan Youtube Red hilean 9,99 dolarren trukean. Harpidetza horren trukean Youtubek ez dizkigu iragarkiak erakutsiko.

Motibazio nagusia hori bada ere, baditu beste zerbitzu gehigarri batzuk Youtube Redek:

  • Bideoak jaitsi eta sareko konexiorik gabe ikusteko aukera.
  • Bideoak martxan jarraitzeko aukera mugikorrean, nahiz eta beste aplikazio bat erabiltzera pasa. Horrela, edozein bideo entzuten jarraitu ahal izango dugu Twitter edota Instagramen gabiltzan bitartean.
  • Google Play music-era sarrera.
  • Eduki esklusiboak.

Lehen hiru funtzionalitate horiekin Spotify eta tankerako zerbitzuen erabiltzaileak ditu buruan Youtubek. Eduki esklusiboen gaiarekin, aldiz, Netflix, Amazon edota HBO. Youtube Redeko arduradunak The Verge-n egindako elkarrizketan dio jada Youtuben diharduten sortzaileekin elkarlana sendotu eta eduki esklusiboa sortzea dutela begiz jota, eta ez gainerako lehiakideen moduan aktore eta saio famatuen eskubideen enkantean sartzea.

The Verge-eko editoreek Youtube Red-ek izango duen itxura erakutsi dute goiko bideo honetan. Beheko bideoan, berriz, Youtube Music zerbitzua probatzen dute, Youtube Red harpidedunek ikusiko duten moduan.

Erantzun

Sartu