Teknologia albisteak
2

"Surf", iritzia, Puntuka, Iñaki Segurolak

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-22 : 12:18

Aurtengo udaberrian uretan surfista neoprenatu batekin gurutzatu, eta ni larru librean ikuste hutsarekin hoztu egiten zela bota ez zidan ba! Emanber jende-modu honi ahaztu egin zaiola zer zen gorputza itsasoan eta itsasoa gorputzean sentitzea. Gorputza kondoituta sartzen dira uretara, eta halaxe behar duela irudituko zaie, eta orobat itsasoan egin litekeen gauza bakarra dela beren taula horiekin ostiyena jotzen ibiltzea modu ikusgarri eta erakusgarri batean. Ez dakit zer egin litekeen izurri honen kontra, baina zaila dago oso. Surfismoak dirua mugituko du erruz, eta hargatik sentituko dira horren seguru eta horren harro. Honako urbesteratu honi fedea bakarrik gelditzen zaio, uraren memorian eta bihotzean daukadan uste ona. Eta hona nere erregua eta otoitza: etorriko ahal da olatutzar adimendun eta bihotzdun bat eta bidaliko ahal ditu izaki neoprenatu hauek denak Hawaiko puntaraino eta harutzago! Eskatzea libre da, eta botata gelditzen da nere eskea, erregua eta otoitza.

Guztia irakurri (urolakosta.hitza.eus) »»

Txioak (2)

Erantzun

Sartu