Azaroaren 24ko Bilboko Alternatiben Herria topaketan, Arragoa esparrua edo karpa, Plaza Berrian kokatua, izango da euskararen inguruko hausnarketak bere baitan hartuko dituena.
Kokapena: Arragoa karpa, Plaza Barrian.
Egitaraua:
10:30 – 12:30. Mahaingurua. Eraldaketa soziala euskaratik izango da ala ez al da izango? Hausnarketa oinarri, diskurtso ezberdinak plazaratu eta bertaraturikoen arteko eztabaida parte hartzailea egingo da. Mahai-ingurua eta word-kafea. Euskaraz.
–Ainhoa Larrañaga, BERDIN elkartea, MU.
–Naroa Elortza, EREINDAJAN elkartea, Arrasate.
–Paul Bilbao Sarria, Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA.
–Unai Fdz. de Betoño, EHU.
-Dinamizatzailea: Maite Asensio (BERRIAko kazetaria)
12:30 – 14:30. Mahaingutua. Kultur sorkuntzak gaur egungo gizartea aldatzeko balio du? Galderatik abiatuta kulturako eragile ezberdinen inguruko hausnarketa. Mahai ingurua eta world kafea. Euskaraz.
Gotzon Barandiaran, Irantzu Lekue, Iñaki Olano, Maider Beloki.
16:00 – 18:00 EMPH Hezkuntza esperientzien trukaketa. Hezkuntza eremuan egun martxan dauden esperientziak eredu hartuta gure auzo zein herrietan hezkuntza proiektu bat egiteko gakoak eskuratuko ditugu. Simultaneoki, Arragoa karpan eta Euskaltzaindiako egoitzan honako hezkuntza esperientziak landuko ditugu (euskaraz):
–Orioko herri curriculuma. Ruben Iglesias (Euskaltzaindian)
–Ikasle eleanitzak sortzen. Bego Bitorika
–Ondarroako hezkidetza proiektua. Urtxintxa
–Landa eremuko eskolak txikitasunean handi. Nora Salbotx
–Herri Unibertsitateak. Iker de Luz
–Oinherri herri hezitzaileak. Urtxintxa
–0-3 ziklo hezitzaileak. Miren Oñate
–Kanpo espazioen antolaketa. Aitziber Martinez de Lagos (erakusketa)
18:00 – 19:00. Mintza poteo kulturala. Plaza Berrian hasi eta Areatzan amaituko den mintzapoteo kulturala. Bilboko Berbalagunak eta trikitilarien musika doinuek lagunduta, poteoa egingo dugu, geldialdi kultural ezberdinekin. Plaza Berritik hasita.
-Arantxa Vicero, bakarlaria
Erantzun
Sartu