Teknologia albisteak
1

Jardunaldia, komunikazio eta publizitate ez sexista egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Emakunde
2015-10-21 : 08:55

Jardunaldia (urriaren 22an, goizez, Bilbon) komunikabide lokalekin eta publizitate-agentziekin, Euskadin komunikazio eta publizitate ez sexista egiteko Kode deontologikoa eta autoerregulaziokoa kontrastatzeko. Antolatzen dute Emakundek eta bere baitako BEGIRA batzordeak.

Publizitatea eta komunikabideak eragile garrantzitsuak dira sozializatzeari eta balioak aldatu eta hedatzeari dagokionez. Hori dela eta, administrazio publikook, komunikabide eta agentziekin lankidetzan, berdintasunezko gizarte ez sexista baterantz egiteko politikak eta baliabideak diseinatzen ari gara elkarrekin.

Zuregana jotzen dugu, beraz, Euskadin komunikazio eta publizitate ez sexista egiteko Kode deontologikoa eta autoerregulaziokoa kontrastatzeko prozesuan parte har dezazuen. Kode hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikita dagoen BEGIRAk (Publizitate eta komunikazio ez sexista erabiltzeko Aholku Batzordeak) bultzatu du. Urriaren 22an bilera bat egingo da, eta, deialdi honen bidez, gonbidapena luzatzen dizut bertan izan zaitezen: Euskadiko  Artxibo Historikoan (Maria Diaz Haroko kalea, 3 – Bilbo) egingo da, 9:30etik 14.00etara, honako gai-zerrendarekin:

1- Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidaren ongietorria

2- Garatutako prozesuaren eta lortutako emaitzen aurkezpena

3- Lan-mahai sektorialak

4- Galde-eskeak

Komunikabide lokaletako eta publizitate-agentzietako zuzendaritzetako langileen artean Kodea eta bere dekalogoak sozializatzea da jardunaldi honen helburu nagusia, agiria ezagutu, prozesuarekin bat egin eta, azken buruan, euren lan-eskeman genero-ikuspegia hartzeko konpromisoa ager dezaten (Kodera atxikitzea).

Etortzekoa bazara, erantzun, mesedez, berdintasuna [a bildua] kualitate.com helbidera. IDATZI BERTAN jardunaldian parte hartuko duen pertsonaren izen-abizenak, kargua eta enpresaren izena.




Erantzunak

2015-10-23 : 14:51

Jardunaldi honetan aurkeztutako "Komunikazio eta publikazio ez sexista egiteko kode deontologikoa" eskuratu dugu, hemen duzue kontsultarako:

https://www.scribd.com/doc/286623645/Komunikazio-eta-publikazio-ez-sexista-egiteko-kode-deontologikoa

Eduki hauek ditu: oinarrizko printzipio batzuk, eta gero aholku sortak; Publizitate ez sexistarako dekalogoa; Komunikazio ez sexistarako dekalogoa, eta Indarkeriaren informazio-tratamendurako dekalogoa.

Erantzun

Sartu