Agirre Lehendakaria Zentroak zenbait ekimen aurkeztu zituen joan den astean. Horietako bat, bat bereziki interesgarria iruditu zaigu, BPPS "joko politikoaren" proiektua: Basque Peace Process Scenarios delakoa.
BPPS edo Basque Peace Process Scenarios proiektuaren helburua da Euskal Herriko bake prozesuari tenperatura hartzea, nolabait, analisatzeko ze eszenario garatu daitezkeen hemendik aurrera, eta baita ere aktoreen aldetik ze pertzepzio dauden gertatu denaz, gertatzen ari denaz, eta gertatuko denaz. Eta hori egiteko, sarean jarritako plataforma bat eta online joko bat erabiliko dute, besteak beste.
BPPS proiektua elkarlan baten emaitza da: kolaboratzen dute Seton Hall Unibertsitateak (New Jersey, AEB) eta Agirre Centerrek, eta koordinatzen du lana Columbia Unibertsitateak (New York). Online garapena Scensei enpresak egin du, analitika eta bisualizatioetan berezitutako konpainiak.
Hiru fase ditu proiektuak. Lehena burutua dago. Euskal aktualitate, politika edo gatazkarekin erlazioa zuten 16 pertsonarekin elkarrizketa sakonak egin ziren, eta haien analisien mapa kognitiboak marraztu ziren.
Orain bigarren fasean gaude: online jokoa. Garatu den webgune horretan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago), gonbidapenarekin sartuz gero, 16 mapa kognitibo horiek ikusten dira, eta parte-hartzaile bakoitzak sei puntu banatu ditzake, 3 negatiboak eta 3 positiboak, grafiko horien artean. Mapa edo grafiko batzuk konplexuak dira, hau bezala:
Beste batzuk, ordea, sinpleak.
Marra tenporal batean, aktoreak, ekintzak, gertaerak eta halako aldagai batzuk ageri dira, marrekin erlazionatuta. Mapa hauen artean, gustukoenak eta okerrenak markatu behar ditu erabiltzaileak. Eta nor izango dira jokalari horiek? ba, libre dago aukera sarbidea eskatzeko. Idatzi Agirre Centerreko Itziar Morenori info a-bildua agirrecenter.eus helbidera BPPS-n parte hartu nahi duzula eskatuz.
Datu batzuk eskatuko dizkizute, profil sozio-politiko bat asignatzeko zure erabiltzaileari, baina izatez datu-bilketa anonimoa izango da, zure erantzunak profilera lotuta egongo dira, baina ez zure identitatera.
Jokoan 200 bat iritzi bildu nahi dituzte. Eta ondoren, hurrengo fasera sartuko dira, emaitzen analisira. Tresnaren azalpena Scensei enpresako Armando Gellerrek egin du, eta Seton Hall Unibertsitateko Andrea Bartolik ere hartu du hitza: "Nolabait esperimentala da hau, ikusiko dugu zer ematen duen; baina mapa kognitiboen indarrean sinesten dugu, gizarte-errealitateen erretratu bat emateko orduan."
(argazkian, erdian, Ibarretxe lehendakaria eta BPPS proiektuko Andrea Bartoli)
Parte hartu nahi baduzue, badakizue, idatzi goragoko helbidera. Jarraibideak eta azalpenak irakurri ondoren, 16 eszenario/mapak baloratzeko denbora 30 eta 45 minutu artekoa dela kalkulatzen dute tresnaren egileek. Ez dago dena aldi berean egin beharrik, deskonektatu eta itzul zaitezke lana amaitzera. Gainera, boto asignazioa ez da erabatekoa, amaitu aurretik boto batekin damuntzen bazara, atzera bota daitezke. Iruzkin pertsonalak gehitzeko atal bat ere badu BPPS tresnak, gainera.
Erantzun
Sartu