Sustatu logoa Teknologia albisteak

Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

bertsozale.eus
2015-10-16 11:19

Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta ez 20an, hasiera batean iragarrita zegoen moduan. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituzte eta horren aurrean finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Gainerakoan ez da aldaketarik, Ilunben izango da saioa, arratsaldeko 17etan hasita eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte. Finalerako sarrerak asteazkenetik aurrera egongo dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean zein herrialdeko hainbat salmenta gunetan.

Guztia irakurri (bertsozale.eus) »»

Txioak (28)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu