Baztan Ikastolak dena prest du igandeko Nafarroa Oinezererako
2015-10-16 10:35
Nafarroako Ikastolen egun handia 32 urte geroago Elizondorat itzuliko da. Gibeleranzko kontaketa hasi da eta Baztan Ikastolak dena prest du igandean Nafarroa Oinez ospatzeko. Urriaren 15ean, egun handiaren bezperetan, azken pausoa eman dute eta bestaren aurkezpen ofiziala egin dute Iruñean, Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzan. Bertan izan dira Mikel Belasko, NIEko lehendakari ordea, Iosune Ortega, Baztan Ikastolako zuzendaria, eta Jaime Viguria, Jarduera Batzordeko burua. Aurkezpenean aurtengo edizioko ibilbidearen berri eman dute. 5,8 kilometro izanen ditu osotara eta Lekarozetik, Elizondotik eta Elbetetik pasatuko da.
Txioak (14)
-
TTIPI-TTAPA @ttipi_ttapaBaztan Ikastolak dena prest du igandeko Nafarroa Oinezererako erran.eus/mendialdea/144… pic.twitter.com/44V1NqsHRn
-
xorroxin irratia @XorroxinIrratiaBaztan Ikastolak dena prest du igandeko @Nafarroa_Oinez-erako erran.eus/mendialdea/144… pic.twitter.com/bgLEjX4a3z
-
MikelBelaskoEuskaraz @mbelaskoEURT @XorroxinIrratia: Baztan Ikastolak dena prest du igandeko @Nafarroa_Oinez-erako erran.eus/mendialdea/144… pic.twitter.com/e8m9PhH5vy
-
Sustatu Albisteak @SustatuBaztan Ikastolak dena prest du igandeko Nafarroa Oinezererako via @ttipi_ttapa | erran.eus/mendialdea/144… | sustatu.eus/1444980924277
Erantzunak kargatzen...